50 bat auzotar elkartu ziren Mazmelako jaiak ospatzeko, atzo

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko irailaren 1a

Mikel Ortueta gazte eskoriatzarrak jo zuen esna deia, goizean. Txikiteoa, bazkaria eta trikitiarekin girotutako erromeria izan zituzten. Iluntzean, herrian jarraitu zuen festak.

Eskoriatzako Mazmela auzoan urtero ospatzen dituzte sanbartolomeak. Aurten ere ez dute hutsik egin eta kanpai hotsa izan zen atzo festarako lehen abisua. Mikel Ortueta eskoriatzarra izan zen esna deia egiteko arduraduna.

50 bat lagun elkartu ziren. Eskoriatzan egin zuten eguerdiko txikiteoa eta ondoren Mazmela auzoko Basauria elkartean egin zuten bazkaria.

Bazkalostea girotzeko Leire eta Irati aritu ziren trikitiarekin eta panderoarekin. Iluntzean, herrian jarraitu zuen festak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak