Marixol Iparragirre estraditatuko dute Espainian epai dezaten

Maialen Regueiro 2019ko abu. 11a, 12:40
Marixol Iparragirre eskoriatzarra (Irudia: DEIA)

Marixol Iparragire eskoriatzarra, estraditatuko du Frantziako estatuak, Espainiako estatuak 1995eko abenduan Luciano Cortizo komandantea hiltzeagatik epai dezan. 

Auzitegi Nazionalak duela lau urte eskatu zuen Iparragirre estraditatzea eta entrega aste batzuetan izango da. Izan ere, Iparragirre eta bere bikotea, Mikel Antza, Frantzian atxilotu zituzten 2004ko urrian eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri. Eskoriatzarrak gainera, ETAren desegitearen komunikatua irakurri zuen, Josu Urrutikoetxearekin batera, 2018ko maiatzaren 3an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak