Ekainean ziren etortzekoak, baina, Arabako Odol Emaileen Elkartekoek adierazi dutenez, agenda arazo bat izan dute, eta uztail amaieran etortzea erabaki dute. Hori horrela, oraingoan, egun batez soilik izango dira odol ateratzeak egiten Eskoriatzan. Odola emateko, 18 urtetik gorakoa eta 70 urtetik beherakoa izan behar da. Gutxienez, 50 kilo izan behar da, eta nortasun agiria eraman beharko du autobusera doanak.