Udal zerbitzuetan aldaketak izango dira abuztuko oporraldian

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 31a, 09:00
Fernando Eskoriatza plaza, Udaletxea.

Ordutegian hainbat aldaketa izango dituzte Eskoriatzako udal zerbitzuek; informazio gehiago, udal webgunean.

Udaletxeko harrera zerbitzuak, gizarte zerbitzuek, Manuel Muñoz kiroldegiak, bibliotekak, kultura etxeak eta Ibarraundi museoak aldaketak izango dituzte ordutegian abuztuan.

Udaletxeko harrera zerbitzua 10:00etatik 13:00etara bitartean egongo da zabalik astelehenetik egubakoitzera bitartean, jaiegunetan eta abuztuaren 16an izan ezik. Gizarte zerbitzuetan ere berdin, baina, abuztuaren 16az gain, abuztuaren 14a ere itxita egongo da.

Manuel Muñoz kiroldegiak abuztuan ateak irekita izango ditu, eta, ohiko espazioez gain, kanpoko igerilekua ere zabalik izango du. Biblioteka, berriz, itxita egongo da uztailaren 30etik abuztuaren 25era, eta zabalik izango da abuztuaren 26tik 30era bitartean, ordutegi honetan: 10:30etik 14:00etara. Kultura etxea, aldiz, itxita egongo da abuztuaren 1etik 31ra bitartean, eta, azkenik, Ibarraundi astegunetan irekita izango da 10:00etatik 13:00etara eta abuztuaren 12tik 16ra itxita izango da, biak barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak