Martitzenean, uztaileko ohiko osoko bilkura izan zuten Eskoriatzako udal ordezkariek, eta hainbat gai landu zituzten. Horietako bat Nestor Arana zinegotziaren kargu-hartzea izan zen. Izan ere, Inbestidura egunean, zinegotzi guztiek hartu zuten kargua, batek izan ezik. EH Bilduko Nestor Arana ez zen egon, eta, beraz, Arana zen agintaldi honetako udal ordezkarietan bakarra kargua hartzeke. EH Bilduko zinegotziak zein batzordetan egongo diren ere jakinarazi zuten.
Ardurak hartzeko nahia
Batzorde informatzaileetan parte hartzeko proposamena ere izan zuten hizpide, eta, horrekin batera, udal ordezkariak izendatu zituzten hainbat erakundetarako. Azken puntu horretan, EH Bilduk ezetza bozkatu zuen, hainbat argibide emanda: "Botere kontzentrazio bat ikusten dugu. Hamabost titularretatik bakarra da emakumezkoa. Ikusten dugu zuen taldean badaudela hainbat emakume, eta emakume gehiagoren presentzia eduki beharko zenuketela uste dugu. Guretzat, Martxoaren 8a gaur da, eta berdintasunaren aldeko pauso bat eman behar da". Horri erantzunez, Josu Ezkurdia jeltzaleak honako hau adierazi zuen: "Ez da botere kontua, eta ulertzen dugu zuen ezezko botoa, baina arrazoia objektiboa eta teknikoa da. Alkateak ardura gehiago ditu, baina aukera gehiago ere badu bileretara joateko. Alkatea emakumea balitz, berdin jokatuko genuke".
Horrez gain, EH Bilduk hauteskundeetan bere botoak jaso zituela ere nabarmendu zuen, eta eurek ere badutela ordezkaritza esan. "Aretxabaletan moduan, pauso bat eman beharko genuke. EH Bilduri ardurak eman dizkiote bertan, eta guk ere eredu horretan sinisten dugu. Beraz, gertu gaude ardurak hartzeko. Ulertzen dugu alkateak ardura gehiago izatea, baina esfortzu bat egin beharko genuke", adierazi zuen Nestor Aranak.
Hona hemen erakundetarako udal ordezkarien zerrenda:
EUDEL
Titularra: Joserra Zubizarreta
Ordezkoa: Josu Ezkurdia
UDAL EUSKALTEGIA
Lehendakaria edo lehendakari ordea, estatutuetan arabera dagokiona: Joserra Zubizarreta.
Iñaki Kerejeta
Eluska Irazu. Ordezkoa: Nestor Arana
UR KONTSORTZIOA
Titularra: Joserra Zubizarreta
Ordezkoa: Josu Ezkurdia
LUIS EZEIZA HERRI ESKOLA, ALMEN, MU, eta HAURRESKOLAK PARTZUERGOA:
Titularra: Joserra Zubizarreta
Ordezkoa: Antonio Regaño
MUSIKA ESKOLA
Titularra: Puri Regidor
Ordezkoa: Antonio Regaño
LANBIDE HEZIKETAKO PATRONATUA:
Titularra: Antonio Regaño
Ordezkoa: Joserra Zubizarreta
DOILAN S.COOP:
Titularra: Joserra Zubizarreta
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA ESKORIATZAKO UDALETXEAREN HITZARMENAREN JARRAIPEN BATZORDEA:
Titularra: Josu Ezkurdia
Ordezkoa: Joserra Zubizarreta
AGENDA 21EKO PROZESUAK INPLEMENTATZEAREN ARDURADUNA
Titularra: Josu Ezkurdia
Ordezkoa: Antonio Regaño
GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK:
Titularra: Josu Ezkurdia
Ordezkoa: Joserra Zubizarreta
AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALAREN PATRONATUA:
Titularra: Iñaki Kerejeta
Ordezkoa: Joserra Zubizarreta
JOSE ARANA PATRONATUA:
Joserra Zubizarreta (EAJ)
Puri Regidor (EAJ)
Dorleta Leceta ( EH BILDU)
Aitor Zubizarreta (EH BILDU)
Iñaki Kerejeta (EEE)
Anabel Legaz (PSOE)
Juan Luis Merino (ELKARREKIN PODEMOS)
'LANDAOLA' GIPUZKOAKO LANDA GARAPEN ELKARTEA:
Titularra: Joserra Zubizarreta
Ordezkoa: Iñaki Kerejeta
ZUBILLAGA HILTEGIA:
Titularra: Iñaki Kerejeta
Ordezkoa: Maite Uribe
DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA:
Titularra: Joserra Zubizarreta
Ordezkoa: Josu Ezkurdia
SURADESA:
Titularra: Josu Ezkurdia
Ordezkoa: Joserra Zubizarreta
Partida berria kaltetuentzat
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa ere onartu zuten, aho batez. Eta bi kreditu aldaketa onartu zituzten: bat, San Pedro jaietan erretako salmenta postuei diruz laguntzeko; eta bigarrena, Dorletako Ama txirrindularitza lasterketan tarteko helmuga herrian jartzearren eskatutako 100 euroko laguntza emateko.
Bestalde, udako oporrengatik, abuztuan ez da ohiko osoko bilkurarik egongo, eta hurrengoa datorren irailean egingo dute.