Luis Ezeizako futsal txapelketa eguenean jokatuko da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uztailaren 22a

Luis Ezeiza Herri Eskola aurreko kantxan jokatuko da, eguenean, Eskoriatzako areto futbol txapelketa. Horretarako azken eguna, bihar, martitzena izango da, eta zein ordutan hasiko den izena ematen duten talde kopuruaren arabera zehaztuko dute.

Txapelketa ez dute Eskoriatzara mugatu nahi, eta inguruko herrietako taldeek zabal-zabalik izango dituzte ateak. Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu, eta gutxienez sei jokalariko taldeak osatu beharko ditu talde bakoitzak. Izena emateko, eta informazio gehiago nahi duenak 620 065 119, 688 884 446 edota 622 953 411 telefono zenbakien bidez egin beharko du. 

Hiru sari banatuko dira, talde kopuruen arabera banatuko direnak: Lehenengo saria, batzen denaren %60a, bigarren saria, berriz, % 30a, eta, hirugarren saria, %10a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak