26 lagun elkartu dira Maringo auzo-afarian

Eneko Azurmendi 2019ko uzt. 21a, 16:34

Madalena Jaiak ospatu dituzte asteburuan Eskoriatzako Marin auzoan. Atzo ekin zioten festari, etxafuegoekin, eta ondoren ordu erdiz aritu ziren kanpaiak jotzen, Arientzako kanpai-jotzaile eskolako kide batekin. Ostean, auzo-afaria egin zuten eta gauari amaiera emateko, AZ Gaubelak taldearen emanaldia izan zen.

Gaur, domeka, 11:30etan meza egon da, eta ondoren luntxa egin dute, 14:00ak aldera arte.

Madalena eguna bihar izanik, luntxean sobratutako janarekin afari bat egitea erabaki dute, 20:00etan. "Etxafuego batzuk sobratu dira eta horiek ere botako ditugu bihar, eguna ospatzeko. Horrez gain, kanpaiak ere joko ditugu", azaldu du Alberto Letona auzo-alkateak. "Jai hauek galtzen doaz pixkanaka, gazteek erreleborik ez digutelako ematen. Hala ere, gu ahalegintzen gara mantentzen. Kanpoan bizi diren auzotarrekin egoteko aukera polita izaten da, adibidez", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak