80 urtetik gorakoek afaria egin dute Dorleta elkartean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 18a, 10:00
80 urtetik gorakoek egindako afarian.

Eskoriatzako Olazar elkarteko kideek lasai hartuko dituzte uztaila eta abuztua. Izan ere, bi ekintza nagusi bakarrik prestatu dituzte. Pasa den eguenean, esaterako, 80 urtetik gorako eskoriatzarren afaria izan zen Dorleta elkartean.

Urtero egiten duten hitzordura, Olazar erretiratu elkarteko 49 kide joan ziren, eta, bapo afaltzeaz batera, sorpresak ere izan zituzten bertan batu ziren nagusienek. Izan ere, 101 urteko Pablo Gamboak eta Elena San Vicentek opari bana jaso zuten.

Donostiara jaietara

Abuztuan, berriz, irteera izango dute. Hain zuzen ere, Donostiako Aste Nagusira joango dira egun-pasa, eta, egunari amaiera emateko, hain gogoko dituzten su artifizialak ikusteko aprobetxatuko dute.

Honekin batera, irailera begira, euskara ikasteko ikastaroa ireki dute. Bi mailatan banatuta, 180 orduko ikastaroa izango da; bi egun astean, eta bi ordu eguneko. Hala, interesdunek elkarteko bulegotik pasatu beharko dute informazioa jasotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak