Madalenak ospatuko dituzte asteburuan Marin auzoan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uztailaren 18a

Iaz, auzo-afarian batutakoak.

Marin auzoko bizilagunek Madalenak ospatuko dituzte asteburu honetan. Horretarako, zapaturako eta domekarako egitaraua prestatu dute, urteroko egitaraua jarraituz.

Zapatuan, 18:00etan, jaiei hasiera emateko, etxafuegoak jaurtiko dituzte, eta festa kanpaiak joko dituzte Arientza kanpaijotzaile eskolakoek. 21:00etan, berriz, auzo-afaria izango dute Leixarrape elkartean. 20 lagun inguru batuko dira afaltzeko, eta menua honako hau izango da: txistorra, urdaiazpikoa eta onddoz-kroketak hasteko, legatza gulekin ondoren, eta postrerako, ijito-besoa esne-gain eta izozkiarekin. Honen ostean, afalostea girotzeko, 23:00etan, AZ Gaubelakoak izango dira musika jartzen. Erromerietako kantuak jarriko dituzte, auzotarrak dantzan jartzeko asmoz.

Domekan, berriz, meza izango da, urtero moduan, Santa Magdalena elizan. 11:30ean hasiko da, eta, amaitzean, luntxa izango da bertaratzen diren guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak