Eskoriatzako Udalak herritarren iritziak jaso nahi ditu aurtengo jaiak baloratu eta datozen urteetakoei begira zer hobetu daitekeen jakiteko. Horretarako, interesa duen edonor joan daiteke, gaur, kultura etxean, 18:00etan egingo den bilerara. Bertara joan ezin, baina balorazio egin nahi duenak, formulario hau bete dezake, edo kultura@eskoriatza.eus helbidera bidali ditzake bere ekarpenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.