Musika material bilketa errefuxiatu siriarrentzat

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 11a, 11:00
Zenbait musika instrumentu.

Mugarik gabeko musikariak GKEk Instrumentu bankua izeneko kanpainaren beste edizio bat jarri du martxan, musika tresnak eta musika osagarriak batu eta errefuxiatu siriarren kanpalekuetara bidaltzeko, eta, horrekin, gerra eta bonba hotsak entzun ordez musika hotsak entzuten laguntzeko.

Hori horrela, Beheko Errota musika eskolak bat egin du egitasmoarekin, eta herritarrak animatu nahi ditu bertan parte hartzera. Horretarako, eskatzen dute edozein musika material –hala nola musika jostailuak, partiturak, tresnak eta osagarriak– eman nahi duten pertsonek kultura etxera eramateko material hori –08:00etatik 14:00etara bitartean–. Irailaren 2tik aurrera, berriz, musika eskolan bertan ere utzi ahal izango dira. Behin materiala jasota, sailkatu eta bildu egingo dute, kanpalekuetara urte amaiera aldera iritsi dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak