Fernando Eskoriatza plazatik hasi dira, eta Gatz Bidetik gora, Gatzagaraino iritsi, ostean, Dorletatik gora igo dute, Hiruerreketaraino iritsiz. Handik, berriz, Usakoaitzerako bidea hartu dute, eta zati horretan, bide luzea egin dutenak desbideratu egin dira. Motza egin dutenek, aldiz, bidea jarraitu dute. Marisanetik gora, Isuskitza, Jarindo… pasa, eta Luis Ezeiza Herri Eskola alboko bolatoki zaharrean amaitu da martxa.