Europarako hautatua izan den arren, 11 urtera artekoek, soilik, har dezakete parte txapelketa horretan, eta Enaitz Testak hamabi ditu, berekin batera sailkatuak izan diren beste parte-hartzaile batzuk bezala. Hori horrela, ez daude seguru oraindik parte hartu ahal izango duen, baina, hautatua izanagatik konformatzen dela adierazi bere aitak, Ruben Testak.

Aratz Testa, Enaitzen anai gazteak ere bikain hasi zuen denboraldia. Euskadiko txapelketan laugarren postura heltzea lortu baitzuen. Hala ere, istripu bat izan zuen, eta postu batzuk atzera egin dituen arren, pozik dago denboraldian zehar egindako lanarekin.
