"Eskoriatzarren babesa sentitu dugu"

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 1a, 15:29
Ekuadortarra eta senegaldarra postuen aurrean, laguntza eske.

San Pedro jaietara etorritako salmenta postu bi erre ziren joan den zapatuan, Jose Arana kalean. Zauritu larririk ez zen izan baina postuak kiskalita geratu ziren. Jabeek –batarena Ekuadorkoa eta bestearena, senegaldarra– laguntza eskatu zuten, eta ordutik, herritarren babesa jasotzen dihardute. Udalak ere elkartasuna eta babesa adierazi die.

"Gertatutakoak eragin dituen kaltearen ondorioak gutxitzeko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du, eta bide batez, Eskoriatzako biztanleak animatzen ditu bere babesa eta elkartasuna adieraztera", zioen Udalak zapatuan bertan bidalitako prentsa-oharrean; era berean, Udal gobernuko kideek eskerrak eman zizkieten egunean bertan laguntzen jardun zuten herritarrei.

Dirua zein bestelako laguntza jasotzen dabiltza kaltetuak, eta oso eskertuta agertu dira: "Harrera beroa egin digute eta herritarren babesa sentitu dugu". Kontu korronte zenbaki bana jarri dituzte herritarrek dirua eman gura izanez gero.

Ekuadorkoen postua.

Senegaldarraren postua.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak