Andoni Moto aritu da bigarren urtez zuzendari lanetan: “Primeran joan da aurtengo nagusien danborrada. Gogor astindu dituzte barril eta danborrak eta herritarren babesa jaso dugu, beste behin. Gainera, urtetik urtera parte hartze kopurua handitzen doa eta pozgarria da hori”, dio Moto danborradako gidari nagusiak.
Aurten, 257 herritarrek parte hartu dute eta Marcha San Sebastian, Diana, Iriyarena, Tatiago, Marcha Deba, Gau Ibillera, Marcha de viejas eta Katiuska kantuak izan dira entzungai herriko kaleetan barrena.