Txoko Feminista inauguratu dute Emakumeen plazan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 27a, 12:44

Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeak Txoko Feminista inauguratu zuen atzo Emakumeen plazan. Hau da, Inkernu tabernaren aurrealdean. Bertan, Leire eta Irati musikariak izan ziren ekitaldia girotzen, dantza ere izan zen, eta herritarrei Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldearen informazioa emateko ere tartea hartu zuten.

"Genero berdintasuna lantzea helburu duen emakumez eta gizonez osaturiko talde bat gara eta gai hau, noski, ez da urtean bizpahirutan jorratu beharreko kontua, genero desberdintasunak emakumeengan eragiten dituen ondorioak larriak baitira. Honekin batera, gure ikurrak honako hauek dira: feminista, aniztasuna, herrikoia, burujabea, eta ez dugu alderdi politikoekin loturarik. Gure leloa, berriz, Beti umorez eta maitasunez da", adierazi zuen Kristina Cardenal taldeko kideak.

Plaka txokoan

Emakumeen plazan plaka jarriko dute aurrerago, eta bertan, informazioa eta hausnarketarako gaiak izango dira herritarrentzat, bertan jarri duten leihoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak