Zarimutzeko jaiak zapatu honetan ospatuko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ekainaren 27a

Zarimutzeko eliza.

Urtero moduan, San Pedro egunean ospatuko dituzte Zarimutz auzoko jaiak. Egitarau xumea antolatu badute ere, herritarrei gonbidapena egin gura izan diete antolatzaileek: 12:00etan, meza izango da Zarimutzeko San Pedro elizan, eta Santa-Agedako korua izango da bertan abesten. Ondoren, luntxa izango da, trikitilariek girotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak