Giroa lagun, Aste Zapatistako egun handia ospatzeko

Maialen Regueiro 2019ko ekainaren 22a

Aste Zapatistaren baitan, hainbat ekintza izan dira egun hauetan Eskoriatzan. Hala ere, gaurkoa izango da egun handia. 10:00etan eman diote hasiera artisau azokari eta goiz osoan zehar, Fernando Eskoriatza plaza, mota ezberdinetako produktuez osatutako postuekin bete dute, kamisetak, bitxigintzako zein dekorazioko produktuak izan dira, besteak beste. 

Bazkaria eta musika

14:30ean emango diote hasiera ohikoa den bazkari mexikarrari. Bazkalostean, berriz musika izango da protagonista. Izan ere, Iñaki Bizkai akordeoia jotzen arituko da. Gauean, 00:00etatik aurrera, Margu disc-jockeya izango da Naira tabernan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak