Egunerako antolatu duten egitaraua, berriz, honako hau izango da: 12:00etan, Fernando Eskoriatza plazan elkartuta, txorimaloaren bila ibiliko dira, datorren urterako lore-sendorra prestatzeko. 19:30ean, buruhandiak izango dira; tantaia, berriz, 22:00etan jasoko dute, eta hau amaitzean, 22:30 aldera, San Juan sua piztuko dute. Amaitzeko, berriz, erromeria izango da.