Buztinatekoek Fernando Eskoriatza plazan egin dute ikasturteko azken saioa

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 20a, 15:53

Aste Zapatistaren egitarauaren barruan, Buztinate buztingintza eta zeramikako elkarteko ikasleek ikasturte amaierako saioa egin zuten atzo, Fernando Eskoriatza plazan. Haurren taldekoak, helduen taldekoak, eta interesa zuten herritarrak bertan batu ziren buztinarekin jolastuz nahi zituzten piezak egiteko.

Buztingintza eskolako ikasleek urtean zehar ikasitakoa herritarrei erakusteko, eta amaitu barik dituzten piezak bukatzeko aprobetxatu zuten atzoko saioa. Herritar ugari gerturatu zen, gainera, haiengana, egiten dutena gertutik ikusteko.

Gazta porran ateratako dirua elkartearentzat

Horrekin batera, EskoZap Aste Zapatistako antolatzaileek gazta porra solidarioa jarri zuten, eta bertan jasotako dirua Buztinate elkartea laguntzeko izan zen. Gaztaren pisua asmatu behar zuten porran parte hartu nahi zutenek, eta azkenean, gaztaren pisua 1,175 kg-koa izanda,  saria, hau da gazta, Lourdes Azkaratek eta Ainhoa Kortazarrek eraman zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak