Herriko kirolaren alde lan asko egindako Jose Angel Urrutia hil da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 17a, 09:26
Jose Angel Urrutia.

Jose Angel Urrutia eskoriatzarra zapatuan hil zen minbiziaren ondorioz. Herriko hainbat ekintzatan beti lanerako prest aritzen zen herritar maitatua zen Urrutia, eta horren adierazle da zapatuan, Gabez Takarraran lasterketa hasi aurretik, minutu bateko isilunea egin izana bere omenez.

Hain zuzen ere Gabez Takarraran mendi lasterketan Makatzgainen eta Lexargaraten egoten zen anoa postuan parte hartzaileei laguntzen, lagunekin batera. Aurten, bera egon ez arren, lagunak bertan egotea erabaki dute. Eskoriatzako Kirol Elkarteko bazkaria eta sari banaketa ere izan zen zapatuan, eta bertan ere gogoan izan zuten Jose Angel Urrutia.

Hainbat taldetan aritu zen antolatzaile lanetan: Eskoriatzako Goitibehera Zaleak Taldeak antolatutako tailerretan eta jaitsieratan, autoekin zerikusia duten bestelako ekintzatan; eslalomean, esaterako. Aldaype Ehiza eta Arrantza Elkarteko kide bezala ere lan asko egindakoa zen…

Hileta-elizkizuna, gaur izango da San Pedro parrokian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak