Zabor bilketa izan dute erronka Almen guneko ikasleek

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 13a, 17:38

Sare sozialetako erronkak oso hedatuta daude nerabeengan. Batzuk absurdoak dira, baina Arizmendi Ikastolako Almen gunean Trashtag challange izeneko proiektua jarri dute martxan. Erronka honek zabor bilketa egitea du helburu; lehen ekintza nagusia eguaztenean gauzatu zuten DBHko ikasleek. 

Arizmendi-Almen gunean iraunkortasunarekin loturiko lanketa bat egin zuten lehenbizi, eta ondoren, txoko ezberdinak zaborrez garbitzeko aprobetxatu zuten.

Taldeetan banatuz, garbiketa

DBHko 1. mailakoek ikastolako inguruetan eta Torrebasoko industrialdean egin zuten zabor bilketa. DBHko 2. mailakoek, berriz, bidegorria Aretxabaletarantz hartu, eta Urkulu urtegirako bidea aprobetxatu zuten zabor bilketa erronka egiteko.

DBHko 3. eta 4. mailetakoak, berriz, Eskoriatzara joan ziren, taldeetan banatuta, tarterik handienean erreka garbitzeko. Goizean zehar jasotako zabor guztia Santa Marina plazan bildu zuten, eta Eskoriatzako Udalak jarritako zaborrontzietara bota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak