Nerea Pavo elite mailan arituko da datorren denboraldian

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 13a, 15:50

Bilbo areto futbol taldea Kanarietatik bueltan, eskuinetik hasita bigarrena da Pavo.

Nerea Pavo eskoriatzarrak lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldian Bilbo FS areto futbol taldearekin. Play-off-a jokatu dute Preconte Telde talde kanariarraren aurka. Etxean 1-0 irabazi zuten partidua eta kanpoan, berriz, 1-2 garaituta, lehen mailako taldea da Bilbo FS taldea, eta, beraz, Nerea Pavo Eskoriatzako atezainak elite mailan jokatu du datorren denboraldia.

Bueltako partidua irabazi arren, asko sufritu zuen Bilboko taldeak. Lehen zatian, bi taldeek izan zituzten aukerak, baina partiduaren gakoa bigarren zatian egon zen. Izan ere, bilbotarrek dominatu zuten jokoa. Aurkariak aurretik jarri ziren markagailuan lehenengo zatian, baina, bigarrenean, Bilbo FS taldekoek berdintzea lortu zuten, eta bigarren gola ere sartzea lortu zuten; horrenbestez, lehenengo mailako txartela lortu zuten. 

Bilbo areto futbol taldearen talde argazkia finalean.

Merezitako garaipena

"Telde aurreratu zen urrutiko jaurtiketa baten ondorioz, gola, eskuadratik sartu zena. Gero, guk aukera argi asko izan arren,  atsedenaldira 1-0 galtzen joan zien, baina ez genituen eskuak jaitsi. Bagenekien zer zegoen jokoan, eta  nahiz eta enpateak balio, irabaztera joan ginen, bai, edo bai. Eta halaxe heldu ziren golak, jokoa hobetzen lehenengo gola sartu zuenn Isak, bandako sake baten ostean, eta partidua bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, bigarren hola iritsi zen, Garbik sartu zuena bere areatik beste porteriara jaurtiz. Denboraldi honetan 26 partidu irabazi ditugu, 3 berdindu, eta bat galdu. Uste dut merezitako garaipena izan dela. Azken finean, jokalariok esfortzu handia egiten dugu, ordu asko sartu, bidai luzeak egin… Orain, ea laguntzak jasotzen ditugun…", adierazi du Nerea Pavok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak