107 ibiltari Txikirri-Txikirri mendi martxan

Eneko Azurmendi 2019ko eka. 9a, 15:55

Martxak eman duenarekin "gustura" azaldu da Iñaki Agiriano antolakuntza taldeko kidea. "Kontuan hartuta eguraldi txarra iragarrita zegoela eta Aiba! mendi martxa egin dutela Arrasaten, oso konforme gaude. Eguraldia azkenean ona izan da, eta familia giroan egin dugu ibilbidea", adierazi du.

Andartoko igoera moztu egin dute, lainoa sartuta zegoelako, baina gainontzean arazo barik egin ahal izan dute ibilbide osoa –duela bi urtekoa, baina aurkako norabidean–. "Saiatzen gara ibilbidea aldatzen eta bide berriak sartzen. Bi urte barru ere seguru zerbait berria aurkituko dugula", dio Agirianok.

Bestalde, eskerrak eman gura izan dizkie laguntzaile guztiei. "Azken finean, oso mendi martxa familiarra da, propaganda gutxirekin, eta laguntzaileei esker ateratzen dugu aurrera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak