Marea arrosak koloreztatu du Luis Ezeiza Herri Eskolako jaia

Eneko Azurmendi 2019ko ekainaren 8a

Kalejirarekin eman diote hasiera jaiari, eskolan egindako instrumentuekin. Ondoren, taldetan elkartuta, dantza emanaldiak egin dituzte ikasleek, eta gero hainbat jolas egin dituzte gurasoek, irakasleek, zein ikasleek. Bestalde, Jaione Garai eta Edurne Arregi irakasleak omendu dituzte, erretiroa hartu dutelako.

Bazkaria ere giro onean egin dute. Bakoitzak bere etxetik eraman du jatekoa, eta postreaz eta kafeaz Koldotxo Guraso Elkartea arduratu da. 

Arratsaldean beste hainbat ekintza dituzte: bingoa, puzgarriak eta DJ Motoren emanaldia, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak