IX. Gabez Takarraran, ordubete lehenago

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 6a, 16:45
Gabez Takarraran 2019ko aurkezpenean, antolatzailak.

Gabez Takarraran Eskoriatzako gaueko lasterketa ekainaren 15ean izango da, eta dagoeneko izen-ematea egin daiteke 'Kirolprobak' webgunean. Helduen eta gazteen lasterketaz gain, aurten, bigarren urtez, oinez egiteko aukera ere izango da. Izena emateko azken eguna ekainaren 11a izango da, eta antolatzaileek adierazi dutenez, egunean bertan ezingo dela izena eman.

Aurreko urteetan bezala, lasterketak Eskoriatzako bi aldeak zeharkatuko ditu 24 kilometro eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidean. Korrikalariek Asensio mendia igo beharko dute lehendabizi, eta, ondoren, plazara itzuli eta bigarren zatiari egin beharko diote aurre, Atxorrotx pasa ondoren Makatzgaineraino igota (980 metro). Horren ondoren, beherako bideari ekin eta plazaraino iritsiko dira. "Iazko edizioan bezala, helduen lasterketarekin batera gazteentzat egokitutako ibilbidea egongo da eta, bigarren urtez, baita mendi martxa oinez egin nahi dutenentzat ere; hala, edozeinek izango du Gabez Takarraranen parte hartzeko aukera", adierazi du Iñaki Uribetxeberriak.

Seinalizazioa eta teknologia

Lasterketako seinaleztapenari dagokionez, aurreko urteetako ildo beretik jarraituko dutela gaineratu du Uribetxeberriak: "Bidegurutzeak zinta plastikoz moztuko dira eta 50-60 metrora argia igortzen duten barra txiki batzuk erabiliko dira. Horretaz gain, segurtasuna bermatze aldera, parte-hartzaile guztiek GPS bidez posizioa igortzen duen gailu bat eramango dute. Sistema honek korrikalarien jarraipena zuzen-zuzenean Internetez egiteko aukera ahalbidetzen du".

Herriko plazako giroa

Mendian sortzen den giroa mantentzeaz gain, aurten lasterketa (22:00) eta martxa (20:00) ordu bete aurreratuko dira, horrela are eta ikusle gehiagok lasterketan murgiltzeko aukera izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak