Berbalagunen kurtso amaierako jairako gonbidatu bereziak daude

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 6a, 10:11
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez oholtzan.

Ikasturte amaierako ekitaldia egingo dute Eskoriatzako Berbalagunek egubakoitz honetan. Baina itxiera ekitaldia etapa berri bati hasiera emateko ere aprobetxatuko dute. Izan ere, hurrengo ikasturtean, hamar urte beteko ditu Eskoriatzako Berbalagun egitasmoak, eta horren hasiera moduan ere hartuko dute jaialdia; horretarako, gonbidatu bereziak izango dituzte.

Zaldibar antzokiko oholtzara Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariak igoko dira, 19:00etan, Baga, Biga, Higa hitzaldi musikatua eskaintzera. Euskarazko musikaren transmisioa helburu izango du saioak, eta 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera arteko euskarazko musika ezagutzeko aukera paregabea izango dute bertaratzen direnek.

Hitzaldi musikatura joateko deialdia irekia da, baina Eskoriatzako Berbalagunetatik hamar urte hauetan aritu diren parte hartzaileei bertaratzeko dei egin gura izan diete, bereziki.

Talde heterogeneoak eta irekiak

Iratxe Arrese izan da aurten Berbalagunak egitasmoko koordinatzailea Eskoriatzan. Lau talde izan ditu, eta horietako bat guraso taldea izan da. Aurten berreskuratu dutena. Ikasturte honetako balorazioa ona dela adierazi du: "Pertsonalki, egitasmoak funtzionatzen duela uste dut. Nire lehenengo urtea da koordinatzaile moduan, eta parte hartzaileen erantzuna oso ona dela uste dut, esperientzia aberasgarria baita beraientzat. Talde heterogeneoak eta eskuzabalak izan ditugu, gazteak eta helduak nahasten dira berriketan egin eta euskara praktikatu eta ikasteko. Hala, giro ederra izan dela uste dut. Horrekin batera, Euskaraldia egitasmoak ere jende asko erakarri duela uste dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak