Kaleak lepo bete dira Eskoriatzako Ferixian

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko ekainaren 1a

23. Ferixia egin dute gaurkoan Eskoriatzan, sekulako giroarekin. Eguraldia lagun, kaleak lepo bete dira postuez, taloez, edariez eta dantzaz gozatzeko.

Eskoriatzako kaleak askotariko produktuak eskaini dituzten postu ezberdinez bete dira 23. Ferixian. 80 postutik gora egon dira, eta herritarrek bikain erantzun dute, eguraldi ederrari esker. Hala ere, saltzaileek salmentak urriak izan direla azaldu dute.

Artisautza produktuak, barazkiak eta jakiak, arropak, taloak eta edatekoak... Eskaintza zabala eta askotarikoa izan da Eskoriatzan, eta trikitilariek eta erraldoi eta kilikiek bikain girotu dituzte kaleak. Gazta txapelketa ere izan da, eta baita haur eta gazteendako jolasak.

Erlazionatuak

Eskoriatzako Ferixiako irudirik onenak

Josu Bilbao Atxutegi 2019 eka 02 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak