Eguaztenetik egubakoitzera arte itxita egongo da bidegorri zati bat, Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 28a, 16:08

Ederlaneko biribilgunetik paretik Jose Arana egoitza parerainoko bidegorri zatia itxiko dute oinezkoentzat asfaltatze lanak egiteko.

Ederlaneko biribilgune paretik Jose Arana zaharren egoitza parerainoko bidegorri zatia bihar itxiko dute oinezkoentzat, asfaltatze lanak egiteko, eta egubakoitzera arte ezin izango da bidegorria erabili. Hori horrela, Intxaurtxuetako oinezkoentzako pasabidea ere itxi egingo dute.

Bidegorrian alboko horma zati bat egonkortzeko lanak hasi zituen Foru Aldundiak martxoaren 11n, eta horren ondorioz, oinezkoentzako pasabidetik Olazarreko tuneleraino itxita egon da.

Asfaltatze lanak bukatzean, zapatuan, Ederlaneko biribilgunetik Intxaurtxuetako oinezkoen pasabideraino zatia irekiko dute, baina orain arte itxita egon den eremuak –Intxaurtxuetako oinezkoen pasabidetik Olazarreko tunelera– itxita jarraituko du. Lanak ondo bidean, aste pare baten lanak bukatuta egotea aurreikusten dute, eta ordurako bidegorri osoa zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak