Kanpainaren bueltan egindako lana izan du hizpide Eluska Irazu Eskoriatzako EH Bilduko alkategaiak gaurko ekitaldian. Hori horrela, eskoriatzarrei eskerrak eman dizkie: "Kanpiaina honetan parte hartu dugunok olatu txiki bat sortzen saiatu gara Eskoriatzan, haize berriak eta aldaketa ekarriko duen olatu bat. Gure herriak eta guk merezi dugulako, eta Eskoriatzatik, Euskal Herriarekin bat egingo duen olatua izango gara. Eta hori posible izango da guztion laguntzagatik, lanagatik... Eskoriatza hobeago bat izateko gugan dago giltza; alkate onena herria izan behar delako".
Saioa amaitzeko, talde argazkia atera eta mokadutxo bat jateko aprobetxatu dute ekitaldian batu direnek.