3 eta 12 urte bitarteko haurrek egindako ikuskizuna arrakastatsua izan da. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta gaia, betiko kanta eta dantzak izanik, gustura aritu dira haurrak familiakoen eta egoiliarren aurrean beraien trebeziak erakusten.
"Denek zoriondu gaituzte egindako lanagatik, eta ikuskizuna arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Beraz, helburua bete dugu; haurrak, gurasoak, zein zaharren egoitzakoak oso gustutra izan dira. Hala, ekitaldia amaitzean, datorren urtean ere gure zain egongo direla adierazi digute", adierazi du Tortolis ludotekako Nekane Atxaga arduradunak.