Ekarpenak jasota, argiterian eta herri bizitzan sustatu guran

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 22a, 14:58

Iñaki Lizundia, Eluska Irazu eta Dorleta Sologaiztoa Eskoriatzako EH Bilduko ordezkariak agerraldian.

Astelehenean, Eskoriatzako EH Bilduko ordezkariek deitutako agerraldian, herritar eta eragileekin izandako kontaktuetatik jasotako ekarpenen berri eman zuten. Bi behar nagusi identifikatu dituzte: herriko argiteriari soluzioa ematea eta Eskoriatzan herri kontseilua eratzeko iniziatiba hartzea.

Argiteria arazoa konpontzea, lehentasunezko moduan jaso dute. "Argiteria publikoaren egoerak asko kezkatzen ditu herritarrak, eta argiteria osoari azterketa sakona egin behar zaio. Gure helburua izango da, etengabeko itzalaldiekin eta zona ilunekin amaitzea, izan ere, segurtasun falta sentsazioa bizi dute herritarrek. Horrekin batera, erabakiak hartzeko herri kontseilua eratu nahi dugu denon artean erabakiak hartzeko".

Mertxe Aizpuruarekin solasaldia

Egubakoitzean, Eskoriatza EH Bilduk ekitaldia iragarri du. Eluska Irazu EH Bilduko alkategaia eta Mertxe Aizpurua, Kongresurako EH bilduko hautagaiak solasaldia eskainiko dute, 19:00etan, Fernando Eskoriatza plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak