BMW asko –hamasei guztira–, Mercedes Demon car eta Speed car bana, eta aurreko trakziodun bakarren bat – Luis Angel Buisanen Ford Escort-a, esaterako. Guztiak ahalegindu ziren Eskoriatzako estazio zaharreko asfalto gainean erakustaldia ematen, eta antolatzaileek prestatutako zirkuitua ahalik eta azkarren betetzen. 1.08.124 ehuneneko denborarekin Asier Tejadok ez zuen kontrariorik izan, Demon car auto txikiak abantaila handia ematen ziolako. Turismoen artean lehia handiagoa egon zen, eta hor Aritz Aznar gailendu zen (BMW E36). Debagoieneko azkarrenen artean Joseba Frutos nabarmendu zen (BMW 325i), bosgarren postuan (1.24.66).