Autobusez joango dira irteerara, eta 08:30ean jarriko dira martxan. Lehenbizi, Tolosako merkatuan egingo dute geldialdia. Han, buelta bat emanaz, bertako produktuak ikusteko aprobetxatuko dute. Gero, Tolosatik Donostiarako bidea hartuko dute, eta bertan, txikiteoa egingo dute bazkal aurretik. Aginaga sagardotegian bapo jan ostean, berriz, Zarautzera joango dira. Paseotxo bat egin ostean, Eskoriatzara bueltatuko dira.