Antzolatzaileak "pozik", Atxorrotx Kultura Elkartearen egunak eman duenarekin

Maialen Regueiro 2019ko maiatzaren 12a

Atxorrotx Kultura Elkartearen Eguna egin zen atzo Eskoriatzan eta egun osoko egitaraua antolatu zuten horretarako. Eguraldia lagun izan zuten egun osoan zehar eta horrek, jendea animatu zuen. Goizean umeak puzgarrietan aritu ziren eta udaletxe azpian taloa jateko aukera egon zen. Arratsaldean berriz, musika izan zen protagonista zuzeneko kontzertu eta DJ-ari esker. 

Antolatzaileak "pozik"

Egun osoko egitarauaren baitan, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten eskoriatzarrek. Hala, Iñaki Kortazar, ATX elkarteko kideak, esan bezala, "oso pozik" daude egunak eman zuenarekin eta "helburua bete" egin zen. "Ekintza guztietan hartu zuen parte jendeak eta egiten dugun balorazioa positiboa da" adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak