Kanpai hotsak entzun dira aurtengo Atxorrotz egunean ere

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 5a, 19:40
Atxorrotz eguna ospatu dute gaur eskoriatzarrek

Atxorrotzeko egunean hango kanpaiak jotzea da ohitura eta aurten ere bete da. Ilara egin da kanpaiak astintzeko. Ospakizunak herrian jarraitu du arratsaldean, Puntaik Punta jaialdiarekin bat eginez.

Fresko egiten zuen goizean Atxorrotzen baina eguraldi argia zegoen eta eskoriatzarrek egin dute gora joateko plana. Kuadrilan joan dira lagun asko eta familian beste asko; eguerdirako salda bukatuta zegoen. Kanpaia jotzeko ilara egin da eta baita arku tiroan egiteko ere.

Maider Zabalegiren kontzertua zegoen antolatuta eguerdirako baina hotz egingo zuen iragarpena entzunda, tokiz aldatu eta herriko plazan izan da emanaldia 13:00etan. Jaiak arratsaldean izan du jarraipena herrian, Puntaik Punta jaialdiarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak