Mailari eusteko aurrerapauso handia eman du Eskoriatzak

Julen Iriondo 2019ko mai. 4a, 15:27

Jaitsierako play off-eko joanekoan 49-36 irabazi diote Goierriri. Markagailuan atzetik hasi arren, laster norabidea zuzendu eta, behin aurrea hartuta, neurketa osoan izan dira aurretik. Datorren astean izango da itzulerakoa, eta irabazita edo 13 puntu baino gutxiagogatik galduta, eskoriatzarrak Gipuzkoako 1. mailan ariko dira datorren denboraldian ere.

Liga erregularrean azkena izan zen Eskoriatza, eta azken laugarren Goierri, eta Goierrik bi partiduak irabazi zizkion, gainera, Eskoriatzari. Oraingoan, ordea, alde polita lortu dute eskoriatzarrek.

0-5 hasi ziren atzetik, urduri: erabaki txarrak, pase okerrak...

Baina baloi bat lapurtu, kontraeraso bat eta bi hirukorekin, 8-0 partziala egin eta aurretik jarri ziren etxekoak. Defentsa gogorrarekin, kantxa osoan presioa eginez eta kontraerasora, 14 punturainoko aldea lortu zuten, nahiz eta atsedenaldirako 9ra murriztu goierritarrek. 

Hirugarren laurdenean, zonakako defentsa egiten hasi ziren kanpokoak, neurketari erritmoa aldatu nahian, eta lortu zuten berriz ere handiagoa zen aldea 10 puntuz azpikoa bilakatzea. Amaieran, ordea, berriz ere nagusitu zen Eskoriatza, 13 puntuko azken alde hori lortu arte. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak