2019/05/26 11:00 - 14:30

Azoka

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka
Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza

Maiatzaren 26an, hauteskunde domekan, izango da bigarren eskuko hurrengo azoka Eskoriatzan. 11:00etatik 14:30etara egongo da zabalik Herriko Plazan. Aurrekoetan bezala, denetarik saldu eta erosi ahal izango da azokan, betiere, egoera onean baldin badago eta bigarren eskukoa baldin bada.

Horretaz gain, herritar talde batek postu solidarioa jarriko du, eta hor batuko den dirua Sendabidea elkartearentzat izango da (VHL sindromearen ikerketari laguntzeko elkartea).

Herritarrek erabiltzen ez dituzten arren erabilgarri dauden arropak, altzariak, jostailuak… aurreko egunetan kultur etxera ekartzeko edo egunean bertan goizeko 10:00etatik aurrera plazara eramateko deia egin dute udaletik. Jendeak ekarritakoa sailkatu eta prezioa jarri ondoren, azokan jarriko da salgai. Beraz, postu solidario horretan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.

Azokan parte hartu nahi dutenentzat Udalak mahaiak jarriko ditu eskuragai. Interesa dutenek mahaia erreserba dezakete kultur etxera deituz (tef. 943.71 46 88) edo e-maila idatziz (kultura@eskoriatza.net).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak