Lete auzorako bidea zabalik

Imanol Beloki Unamuno 2019ko apirilaren 30a

Urtebete pasa egon da itxita Lete auzorako bidea. Saihesbide azpitik pasatzen den errekak hondoratu egin zuen errepidea, eta orain arte izan dira lanean Aldundiko langileak. Obrak, pasa den astean bukatu zituzten eta beraz, Lete auzoko bizilagunek Eraña auzotik bueltan bidea egiteari utzi, eta ohiko bidetik joateko aukera dute berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak