Eskoriatzako Elizateen Elkartearen helburua Eskoriatzako bizilagunen ongizaterako eta garapenerako jarduera, ekimen eta proiektu mota guztiak bultzatzea dela adierazi dute elkartekideek. "Eskoriatzar guztiek oinarrizko zerbitzuak izan ditzaten lan egingo dugu, bereziki: ur sarean, telekomunikazio sarean eta mugikortasunean (pertsona helduak, edo ezinduak, edo nerabeak, garraio zerbitzu publiko bat erabiltzeko aukera izan dezaten)", adierazi du Kerexetak.
Landa inguruneak bizirik irauteko asmoz
"Landa inguruan nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintzarekin lotutako jarduerak bultzatuko ditugu, eta aldi berean landa inguruko erabakiak hartzen diren tokietan hitzez eta botoz parte hartzen jarraituko dugu (Udalean, Debagaraian eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko patronatuan). Landa inguruneak bizirik irauteak herri-guneko eta baserri-guneko biztanle guztien inplikazioa eskatzen du, elkarlanean, arbasoengandik jaso dugun altxor hau gure ondorengoei helaraztea lortuko baitugu", adierazi du Kerexetak.
Honakoa da Eskoriatzako Elizateen Elkartearen hautagaien zerrenda:
1. Iñaki Kerexeta
2. Iñaki Zurutuza
3. Edurne Uribesalgo
4. Itziar Benavent
5. Irantzu Azkona
6. Nerea Quevedo
7. Ion Zubizarreta
8. Irma Olabarria
9. Iñaki Astiasaran
10. Mª Jesus Fdez. De Arroyabe
11. Oier Eskibel
Ordezkoak:
Aitzane Izurrategui
Joseba Arrese
Jose Antonio Achaga
José Ramón Ocaranza
Aitor Telleria