Iñaki Agiriano antolatzailearen esanetan, aurreikuspen guztiak gainditu dituzte, Zaldibar antzokia jendez beteta.
Ipuin musikatua
Sari banaketa
Ipuin musikatuaren ostean, Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu lehiaketaren sari banaketa egin dute. Bi izan dira sarituak: Luis Ezeiza herri eskolako Oinatz Andetxaga Korujo Nire amamaren biografia lanarekin, bertan, Gurutze Oianguren amamaren bizitza kontatu du; eta Arizmendi Almen ikastolako Libe Agirre Etxebarria Baserriko bizitza lanarekin, bertan, Jesusa Arenazaren garai bateko bizitza jasoz.
Aurkezpen lanak egiten Nerea Larrañaga eta Iraia Kortazar, hamabi urteko bi neska ibili ziren oso fin gainera.