Errosario Santuko Ospitalera bisita egingo dute zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko api. 11a, 17:35
Huheziko klaustroa

Gaur egun Huhezi unibertsitatea dagoen eraikina Errosario Santuko Ospitalea izan zen. Lau mendeko historia du, eta eraikin lanak 1600. urtean hasi ziren, Perura joandako Juan de Mondragon arkarazotarraren aginduz. Ordutik hona, ugariak izan dira jasan dituen gorabeherak –sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak…– eta eman zaizkion erabilerak –txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea…–. 

Bisita honetan, eraikinaren nondik norakoak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik. Hala, ele bitan eta doan izango da bisita, baina izena eman beharra dago, Ibarraundi museoan. Zapatuan, elkartzeko lekua ere museoa izango da, goizeko hamaiketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak