Gaur egungo egoeraz, etorkizuneko erronkaz eta konpromiso pertsonalaz arituko dira ordubete inguruko solasaldian. Jendearen galderak erantzuteko prest ere agertuko dira, saio amaieran.
Solasaldia bukatzean, herri bazkaria egingo dute, 14:30ean. Helduentzako menua honako hau izango da: entsalada, haragi-biribilki betea, gazta, menbrilloa, ardoa, kafea eta txupitoa –12 euro–. Haurrena: makarroiak, solomoa eta postrea –6 euro–. Txartelak Inkernun daude salgai.