Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Zaldibar antzokian. Kontzertua aukera ona da ikasturte honetan egindako lana ezagutarazteko, izan ere, askotariko musikariak izango dira bertan: 6 piano ikasle, Andoaingo jaialdian urrezko 4 domina eta zilarrezko 2 lortu dituztenak; gitarra talde bi; combo bat; soinujole bat; zeharkako flauta bikotea; kantua eta pianoa; eta azkenik, abesbatza pianoarekin eta perkutsioarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.