Kontraerasoaren aldeko apustua eginda, Mondrate 2-0 aurreratu zen, eta ondoren, Aretxabaletak sartuta, atsedenaldira 2-1 joan ziren. Bigarren zatian, 3-1 jarri ziren aurretik Mondratekoak, gero, Aretxabaletak sartu zuen (3-2).
Berdinketaren bila joan ziren atxabaltarrak, baina arrasatearrek beste bi sartu zituzten. Partidua amaitzeko minutu gutxiren faltan, atezain jokalariarekin aritu zen Aretxabaleta, baina ezin izan zuten garaipena lortu. Hala, 6-2 etxean geratu ziren derbiko hiru puntuak.