Eingeinke Kultura Elkartekoek bigarren urtez antolatu dute Udaberritxotx! jaia. Goizean, sagardo mota ezberdinak, eta bertako hiru mota gazta probatzeko aukera izan da Fernando Eskoriatza plazan. Egitarauko hainbat hitzordu bertan behera geratu arren, "pozik" agertu dira Eingeinkekoak: "Iazko arrakasta izan ez arren, jende dezente batu da plazako sagardo eta gazta dastaketan. 40 botila inguru eta egunerako ekarritako ia gazta guztia saldu dugu".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.