Euskal Ligan ari den Eskoriatzak hitzordu garrantzitsua izan du, gaur, Manuel Muñoz kiroldegian. Sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko eta igoera lortzeko irabazi beharra zeukan, eta lortu dute, gainera.
Lehenengo zatian 2-0 aurreratu dira etxekoak, baina ez dira lasaitu, eta hori positiboa izan da. Hala ere, bigarren zatian, Araiako Zirauntza taldekoak gogor aritu dira, eta ez die samur utzi irabazten. Azken unean, gol bateko aldeaz irabazten zegoen Eskoriatza, baina epaileak partidua amaitutzat eman arte, tentsioa eta urduritasuna nabaria izan da. Honekin batera, ikusleen animoak ere ez zaizkie falta izan, bada, harmailak bete-beteta izan dira.