Screamers & Sinners taldea izango da gaur Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko apirilaren 5a

Gaur, egubakoitza, 22:30ean izango da Screamers & Sinners taldea Inkernu tabernan kontzertua eskaintzen. Psychobilly eta rock-and-roll musikaz gozatu nahi duenak aukera aparta izango du bertan emanaldi dibertigarriaz disfrutatzeko. 

Hypnosia izeneko disko berriaren aurkezpena maiatzaren 11n egingo dute Arrasateko gaztetxean, Rumble in Mondra jaialdiaren barruan. Hala ere, gaur, disko horren lagin bat aurkeztuko dute Eskoriatzan. Lan berriko kantuez gain, zaharrak ere joko dituzte; The revenge of El Sacamantecas bigarren laneko eta Demon Tales lehenengo diskoko kantuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak