12:30ean hasiko da jaia Fernando Eskoriatza plazan. Hiru gazta mota eta zazpi sagardo ezberdin probatzeko aukera izango da.
Herri bazkaria, berriz, ez egitea erabaki dute Eingeikekoek: "Iaz, 270 pertsona batu ziren bazkarian, eta aurten, aurreikusi baino jende gutxiagok izena emanda, ez egitea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak. Txartela erosi dutenei, dirua bueltatuko zaie erosi duten lekuan bertan", adierazi dute antolatzaileek.
Honekin batera, iluntzean, Kontuz erromeria taldea zen jotzekoa, baina bertan behera geratu da kontzertua.