3-12 urte bitarteko haurrentzat (HH1-LH6) Eskoriatzako udaleku irekietan izen-ematea nahi duenak aukera izango du astelehenetik aurrera. Aurten, ez dira ikastetxeetan banatuko Eskoriatzako udaleku irekietako izen-emate orriak. Hori horrela, interesa dutenek Tortolis ludotekatik pasa beharko dute horiek jasotzera.
Zaintza zerbitzua
Aurten, berrikuntza moduan, Txirikila Aisialdi Elkartearen eskutik, zaintza zerbitzua izango da 08:30etatik 10:00ak arte. Plazak mugatuak izango dira, –gutxienez 8 haur egon beharko dira, eta asko jota 35– eskaintza aurrera eramateko. Edozein zalantza edo argibide nahi duenak, txirikila@gmail.com helbidera idatzi dezake.